XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Laister, instituzio honen itzalak ekarririk, urteetan zehar pintura saila bereganatu dituzten kolezionista askok beren obra nagusiak eman izan dizkiote National Galleryari.

Museoaren gazte itxurak berak, abertzaletasuna dariolarik alde guztietatik, donazio sail handi bat bereganatzen du, beste modura Nueva York-eko Metropolitam Museum of Arte-ra, Chicago-ko Art Institutora, Cleveland edo Detroit-eko museo ederretara joan izango zirenak.

ARTE OBREN KONTSERBAZIOA

Washingtongo National Gallery hori arte obrak kontserbatzen oso nabarmen bihurtzen da.

Egiazko laborategi batez hornitu zuen Mellon-ek, teknika aurreratuenak ematen dizkio, aintzinako pinturak gordetzeko pigmentazio eta barniz sintetikozko teknikak estudiatzeko.

Bestalde, edifizioaren handitasuna kontuan hartzen delarik, lehenengo museoa izan da barruko airea garbitu eta egokitzeko sistema berria ipini duena, behar beharrezko bait da pinturak konserbatzeko; aldi berean, bentanaletan filtroak ipini zizkioten irrati ultrabioletak sartzea galerazteko.

MUSEOA IFARAMERIKAR HEZKUNTZA SISTEMA BARRUAN

Museo honek kultur alorrean zentro bezala burutzen duen eginkizuna ere aipatzekoa da.

Hortan datza, hain zuzen, Estatu Batuetan museoek duten garrantzi handia, europear museoakin gonbaratzen baditugu.

Hango zuzendariek beti ulertu izan dute museoaren eginkizuna gizartearen hezkuntza promozionatzea dela inbestigazioaren eta artearen estudio sistematikotik hasi eta herri mailako zabalketaraino.

Ifaramerikar kulturaren ezaugarri nabarienetakoa dago hor: indibiduo eta gizarte mailako hezketari ematen dion garrantzi eta balorea.

Museoen fundatzaile eta babes emaileak ifaramerikar unibersitateak diruz laguntzen dituztenak berak ditugu sarritan.

Giro horretan eta filosofia horrekin museoa ez da arte momifikatu baten gordegua bakarrik, baizik eta herria eta kulturaren adierazpen gorenenek bat egiten duten biltoki.

National Galleryari gagozkiolarik, lotura hori oso ongi lortu da; aktibidade zenbait sortu dira, jendea museoak ikustera bultzatzeko.

Kontziertoak direla (National Gallery honek lehen mailako orkesta bat patrozinatzen du), konferentzi eta mintegiak direla, arte ikerlarientzat istalazioak eta aretoak sortuz, etab.

Aktibidade guztietan ikusgarriena eta publikoa gehien erakartzen duena, aldizka egiten diren espozizio handiak dira, oso ondo muntatuak.

Hortarako kolezionista pribatuez eta beste museotako prestakuntzaz baliatzen dira, eta atzerriko gobernuei laguntza eskatzen.

1948an bigarren gerrate mundiala amaitua zelarik, erakusketa aparta bat egin zen, Berlingo Museoetako Obra Nagusiei eskainia.

1963an, National Galleryan arte historian inoiz ikusi ez den gertakizun bat ikusi zen: Gioconda ekarrierazi zen Louvre-ko Museo-tik.

EAST BUILDING 1978an beste gertakizun berezi bat eman zen, Andrew W. Mellonen fundazioari dimensio berria ekarri ziona.